Azal biguna, 417 orrialde
Hadrianoren oroitzapenak
- ISBN:
- 978-84-7529-257-1
17 hizkuntzatara itzuli omen da Adriano erromatarraren oroitzapenen bidez bere bizitza kontatzen digun XX. mende erdiko nobela hau, hamazazpigarren hizkuntza euskara delarik. Mundu guztiko inguru literarioetan goretsi da inperioari bakealdi luzea eta arte eta letretarako grina atxeki zion enperadore honen oroitzapenak hain egiazki eta poetikoki josten jakin duen Margarita Yourcenar.
II. mende inguruan bizi izan zen Adrianok berebiziko inportantzia izan zuen hiri sortzen, legedi berri eta zuzenagoak antolatzen, grekarren filosofia nahiz letretako zukua Erromari txertatzen eta beste hainbat kontutan ere. Marguerite Yourcenar Adrianorengan barneratzen da eta bere oroitzapenak kontatzen ditu poliki poliki bere bizitzako une garrantzizkoak nobelatuz.
Euskarazko itzulpen hau Joxe Austin Arrietak egina da. Jakina, bi arerio nagusi izan ditu nobelista euskaldunak: lexikoa eta menpeko esaldiak. Aurreneko arerioa ez da bigarrena bezain arriskugarria, euskarak bai baitauzka hitzak orijinaleko terminoak ordezkatzeko, bestela maileguei eutsi. Euskal irakurlea ez omen dago ohiturik hizkuntz konplejotasuna duten liburuak irakurtzen, baina Axularrek aspaldi eman zuen …
17 hizkuntzatara itzuli omen da Adriano erromatarraren oroitzapenen bidez bere bizitza kontatzen digun XX. mende erdiko nobela hau, hamazazpigarren hizkuntza euskara delarik. Mundu guztiko inguru literarioetan goretsi da inperioari bakealdi luzea eta arte eta letretarako grina atxeki zion enperadore honen oroitzapenak hain egiazki eta poetikoki josten jakin duen Margarita Yourcenar.
II. mende inguruan bizi izan zen Adrianok berebiziko inportantzia izan zuen hiri sortzen, legedi berri eta zuzenagoak antolatzen, grekarren filosofia nahiz letretako zukua Erromari txertatzen eta beste hainbat kontutan ere. Marguerite Yourcenar Adrianorengan barneratzen da eta bere oroitzapenak kontatzen ditu poliki poliki bere bizitzako une garrantzizkoak nobelatuz.
Euskarazko itzulpen hau Joxe Austin Arrietak egina da. Jakina, bi arerio nagusi izan ditu nobelista euskaldunak: lexikoa eta menpeko esaldiak. Aurreneko arerioa ez da bigarrena bezain arriskugarria, euskarak bai baitauzka hitzak orijinaleko terminoak ordezkatzeko, bestela maileguei eutsi. Euskal irakurlea ez omen dago ohiturik hizkuntz konplejotasuna duten liburuak irakurtzen, baina Axularrek aspaldi eman zuen bere iritzia honetaz eta XX. mendean aitzinera egin nahi duen hizkuntzak ez du biderik errazenetik joan bebar. Hiztegiak badira.
Bigarrenari dagokionez, zera esan behar da: badirela esaldi luzeak, puntuen artean zortzi bat lerro dauzkatenak, baina egonarriak eta narrazioaren interesak gainditu beharko dituztenak. Esaldi errelatiboetan azentu bereizgarria jarri du itzultzaileak aditz guztietan irakurkera xamurragoa gerta dadin.
(Iñaki Camino / Argia, 1985-07-28 kritikak.armiarma.eus/?p=3020 )
Lortu kopia bat
-
www.elkar.eus
(Print book)
Erosgarria
Utzi BookWyrm
https://www.elkar.eus/eu/liburu_fitxa/hadrianoren-oroitzapenak/yourcenar-margarite/9788475292571
-ra eramaten zaitu.Hori al da jarraitu nahi duzun esteka?