Azal gogorra, 40 orrialde
Euskara hizkuntza
2015ko aza. 11a(e)an Denonartean(e)n argitaratua.
Azal gogorra, 40 orrialde
Euskara hizkuntza
2015ko aza. 11a(e)an Denonartean(e)n argitaratua.
«Bazen behin untxi bat gauza bat bakarrik esaten zekiena … kaka putza». Horrela hasten da Stephanie Blaken liburu dibertigarri hau. Behin eta berriro errepikatzen da «kaka putza», eta horrek barrea eragiten die haurrei.
Eskatologia askotan erabili izan da barre samur hori bilatzeko, baina, kasu honetan, Blakek modu egoki eta umoretsuan erabili du baliabide hori. Bestalde, album honen estetika berezia da.
Egiturari dagokionez, testua ezkerreko orrialdean agertzen da, eta irudia, eskuinean. Marrazki handiak erabiltzen ditu, marra beltz lodiz inguratuak; hondoa kolore bakarrekoa da, eta aldatu egiten da orri batetik bestera.
Marrazketa sinple eta erraz horren bidez, ilustratzaileak haurren antzera marraztea du helburu, haurrengana gehiago hurbiltzeko asmoz. Testua eta irudiak oso ongi uztartuta daude, eta irria eta alaitasuna kutsatzen dizkiote irakurleari. Haur txikiek ederto pasatuko dute istorio dibertigarri hau entzunez eta ikusiz.