Euskara hizkuntza
Ikas(e)k argitaratua.
Euskara hizkuntza
Ikas(e)k argitaratua.
Ipuinek —bereziki tradizionalek— haurraren bihotzera mintzatzen direla dio Juan Carlos Alonso psikologo eta haur literaturaren ikerlariak. Dioenez, porrot egiten dugu maiz, arrazoimenaren bidez haurrarengana iristen saiatzen garelarik. Hain zuzen, haurrak bihotzarekin ulertzen omen duelako hobekien. Psikologia psikologoek egin behar dutela uste duten horietakoa naiz ni. Ez naiz autolaguntzako haur literaturarekin fidatzen, dakien baten onespena jaso arte. Horregatik estimatzen ditut hainbeste Alonsoren azalpenak. Eta hara, aste honetan bertan liburu frantses bati buruz aritu zitzaigun hitzaldi batean, emozioak bikain adierazten zituela zioen, liburu bikaina zela, euskarazkoaren faltan gaztelaniazkoa erabiltzen zuela... Eta ni etxeratu nintzenean hantxe neukan, mahai gainean, liburua euskaraz (!), IKASeko kideek egin berri dioten itzulpenari esker (hau da sinkronia duzuna, Fred, milesker!).Narrazioa harira doa, hitz erdi bat alferrik galdu gabe: haserre gorria (kasketa) zer den eta nola baretu ipuin baten bidez azaltzen du, irakurlearen bihotzera zuzenean mintzo da.