Basque hizkuntza
1995ko uzt. 2a(e)an Susa(e)n argitaratua.
Basque hizkuntza
1995ko uzt. 2a(e)an Susa(e)n argitaratua.
Jon Alonsoren lehen nobelak misteriozale guztiak asebeteko ditu. Filme baten antzera eraikitako eleberria duzu Katebegi galdua, intrigazko irudi, elkarrizketa bizi eta erritmo kilikagarriz. Gezurra badirudi ere, sekula idatzi beharko ez liratekeen liburuak ba omen dira. Eta horietako bat da nobela honetako protagonista nagusia: XVI. mendean euskaraz idatzi ei zen liburu bat, Leizagarragaren Bibliaren aurretiko liburu ezezaguna, orain euskal historia interpretatzeko modua aldaraz dezakeena. Juandeaburre Fundazioian gorderik zegoen baina, gezurra badirudi ere, lapurtu egin berri dute. Ebaslea bakar bat izan da, ugari dira ordea ostutako liburuaren jabe egin hani duten jauntxoak. Eta desagertutako pieza preziatuaren atzetik badiltza poliziak, zerbitzu sekretuak eta gainerako lapur zuriak, ea nork lehenago aurkitu eta bereganatuko.