Azal biguna, 244 orrialde
2003ko api. 15a(e)an Txalaparta, S.L.(e)n argitaratua.
Azal biguna, 244 orrialde
2003ko api. 15a(e)an Txalaparta, S.L.(e)n argitaratua.
Historiaz betetako narrazioak dira hauek. Askatasunaren bidean etenik izan ez duen katearen zazpi begi, herri honen taupadak ulertzeko aproposak. Antso Azkarrarekin Arrano Beltzaren hegal moztuak ezagutuko dituzu. Nafarroako Pedro mariskalarekin Erresuma Zaharra nola odolustu zuten irakurriko duzu. Rose Iturbidek lapurtarren sufrimendu anonimoa erakutsiko dizu. Agosti Xahok Zumalakarregiren arrastoan jarriko zaitu. Santa Kruz apaizarekin Gipuzkoako mendietan barrena ibiliko zara. Fortunato Agirreren ametsak fusilatu egingo dizkizute. Eta Gloria Rekarteren begietatik azken urteak ikusiko dituzu. Ametsen, malkoen eta odolaren koloreak nagusitzen dira gehienetan. Baina ez da harritzekoa, maite den askatasunari dena eman behar zaiola dakien herri baten begiak baitira hauek. Narrazio historikoak.