Mintzo naiz isilik...

Euskara hizkuntza

Elkar(e)k argitaratua.

ISBN:
978-84-8331-800-3
ISBN-a kopiatu!
Baloraziorik ez (0 berrikuspen)

Juan Kruz Igerabidek liburu berri bat eskaintzen digu, igarkizun liburu bat. Urte askotan zehar landu eta esperimentatutako igarkizunak dira: egileak berak sortutakoak. Ez dira zail-zailak, baina ezta errazegiak ere; pentsarazi egiten dute.Horiek osatzeko, dedukzioa, metafora eta antzekotasuna erabili dira nagusiki. Igarkizunen erritmoa eta ukitu poetikoa ere asko zaindu ditu egileak. Liburu honetako igarkizunak, 150 inguru, gaika sailkaturik daude: janariak, tresnak, animaliak, zerukoak, jantziak... Igarkizunen erantzunak liburuaren azkeneko atalean agertzen dira oso era jolastian eta grafikoan. Zalantzarik gabe, marrazkiek garrantzi handia dute liburu koloretsu honetan. Eta ilustratzaileak, Lorena Martínez Oronoz-ek, bete-betean asmatu du. Liburuan zehar, kontrapuntu gisa, ipuin tibetar zoragarri bat dago zazpi ataletan banaturik. Atal bakoitzak hiru jarraipen ditu eta zuzena zein den asmatu behar da. Ipuina ere igarkizun bihurtu du Juan Kruzek. "Dona-dona" saileko bigarren liburua dugu hau, eta, Axa mixa zilarra lehenengoa bezalaxe, jolas egiteko egoki-egokia.

Edizio 1