Euskara language
Published by Erein.
Euskara language
Published by Erein.
Mitxitxi marriau…Mitxitxi marriau leloa ezaguna da. Aldaketa aunitz ditu bazterretan. Aita Donostiak 1951-n Baztanen hauxe bildu zuen: Mixi marriau katuak yan nau, aitak il nau amak yan nau arreba ponpoxak piztu nau. Ipuin luze baten amaiaren hitzak dira. Egiptoko Osiris Jainkoa bere arreba Isisek puskaka bildu, hil-zapian inguratu eta piztu zuenaren antzera, ahozko literaturan aurkitutako mito baten oihartzuna da. Haurra gaztarora aldatzen deneko adierazpen ederraren mezua darama haurtxoaren heriotza. Jose Mari Satrustegi. Gure etxean Arizkunen, betidanik hola ezagutu dut: Mitxitxi marriau Katuek jain hau Biher edo gaur Kor, kor, kor, kor Kor, kor, kor, kor. Ume txikia altzoan jarri, haren eskutxoak hartu eta hitz hauen erritmoan ferekatzen dugu bere aurpegitxoa edo gerena. Jose Mari Satrustegik egindako lanarengatik dakigu gure geografian arras zabaldua dagoen istorioa dela: Luzaiden, Arruazun, Irunen, Baztanen, Urdiainen… l965ean, Urdiainen, lelo honek jatorria duen ipuina bildu zuen. Bi lekuko izan zituen eta bakoitzak bere erara moldatu zuen kontakizuna. …
Mitxitxi marriau…Mitxitxi marriau leloa ezaguna da. Aldaketa aunitz ditu bazterretan. Aita Donostiak 1951-n Baztanen hauxe bildu zuen: Mixi marriau katuak yan nau, aitak il nau amak yan nau arreba ponpoxak piztu nau. Ipuin luze baten amaiaren hitzak dira. Egiptoko Osiris Jainkoa bere arreba Isisek puskaka bildu, hil-zapian inguratu eta piztu zuenaren antzera, ahozko literaturan aurkitutako mito baten oihartzuna da. Haurra gaztarora aldatzen deneko adierazpen ederraren mezua darama haurtxoaren heriotza. Jose Mari Satrustegi. Gure etxean Arizkunen, betidanik hola ezagutu dut: Mitxitxi marriau Katuek jain hau Biher edo gaur Kor, kor, kor, kor Kor, kor, kor, kor. Ume txikia altzoan jarri, haren eskutxoak hartu eta hitz hauen erritmoan ferekatzen dugu bere aurpegitxoa edo gerena. Jose Mari Satrustegik egindako lanarengatik dakigu gure geografian arras zabaldua dagoen istorioa dela: Luzaiden, Arruazun, Irunen, Baztanen, Urdiainen… l965ean, Urdiainen, lelo honek jatorria duen ipuina bildu zuen. Bi lekuko izan zituen eta bakoitzak bere erara moldatu zuen kontakizuna. Nik berriz, beraiek bezala, ipuinaren mamia errespetatzen saiatuz, biak hartu eta nirea egin dut... Begoña Durruty