176 orrialde
Euskara hizkuntza
Elkar(e)k argitaratua.
176 orrialde
Euskara hizkuntza
Elkar(e)k argitaratua.
Izumenezko ipuinen ezaugarri guztiak dituzte Edgar Allen Poeren kontakizunek: heroia bakar-bakarrik dago gaztelu zahar batean, edo ziega batean itxita, edo basoan galduta dabil. Poek, baina, berritu egin zuen generoa: leku izugarri horiek deskribatu ordez, egoera horretan egoteak dakarren larritasuna deskribatzen du. Egileak ez du irakurlea mundu horren existentziaz komentzitu nahi: mundu hori sentiarazi nahi dio, kontzientzia guztiz nahasirik duen pertsona baten aldartearen kide egin. Poeren unibertso berezia osatzen duten ipuin klasikoenetakoak dakarzkigu bilduma honek: "Berenize", "Usher Etxearen hondamena", "Maelström", "Erretratu obala", "Bihotz salataria", "Putzua eta pendulua", "Amontillado upela"... Gogoa asaldatzen duen egonezin bat eragin diezaiokete istoriook irakurleari, ez plazerik gabe ordea, literaturan nahiz zineman egileak izan duen eragin luze bezain zabalak erakusten digun bezala.