Euskara hizkuntza
4 izar
(berrikuspen 1)
Denji Kuroshima jende xehearen aldeko idazlea izan zen XX. mendearen lehen herenean. Zortzi ipuin hauek gardentasun handiz erakusten digute orduko japoniar nekazari eta langile behartsuen bizimodu latza. Baita soldadu gazteen patu hitsa ere, Japoniako agintariek 1918an Siberiara bidalitako soldadu gazteen patu hitsa, alegia.
Kronika antzeko ipuinotan, Kuroshimak duintasun osoa eman zien guztiei, bera ere sorterrian nekazari, Tokion langile eta Siberian soldadu ibili zelako.