464 orrialde
Euskara hizkuntza
Erein(e)k argitaratua.
464 orrialde
Euskara hizkuntza
Erein(e)k argitaratua.
1955ean argitaratu zuen Etxaidek Joanak joan eleberria. Eleberri honetan bihurritzen hasten dira ohiturazko eleberriaren mundu idiliko eta harmonikoa, estreinako aldiz agertuz sofrimendua eta bizitzaren atsekabe eta garraztasun handiak. Etxahun poeta-bertsolariaren bizitza nobelatua du kontakizun eleberriak. Adulterioa eta hilketak gertutik bizi izan zituen Etxahun dohakabeak. Joanak Joanen atzeko atetik errealitate gordina eta giza makurrak sartu dira ordu arteko euskal nobelako mundu eredugarrian, gorrotoa eta lizunkeria, eta aurrerantzean nobelaren bebarru hori ez da jada leheneratuko.Joanak joan da egilearen eleberririk onena. Horren ondorioa da, ia mende erdi geroago ere, haren eleberriak irakurlearen harrera ezin hobea lortu izana.