Sed quia sua

Hizkuntza honek zer dioen antzemateko saioa

Azal biguna, 328 orrialde

Euskara hizkuntza

2020ko aza. 25a(e)an Erein(e)n argitaratua.

ISBN:
978-84-9109-655-9
ISBN-a kopiatu!
Baloraziorik ez (0 berrikuspen)

Saiatzen gara hemen ezinezko ezkontza bat egiten jakitun zuhurraren eta profeta zoroaren artean: ezkonkizuna bertsolari (ez bectsolari) etorridun batek zuzenduko luke.

JAKINTZA AKADEMIKO garestiaren ez osoki alde eta ñañojakintza euskaljator merkezurrekoaren aski kontra ari gara gogotik: gure euskal gogo zahar eta jatorretik. Munduari begira baino gehiago, hizkuntzak berak zer dioskun aditzera jarri gara.

Iritzi eta pentsamendu propioa (etsimenduz) bazterrera utzirik, euskal gogo zaharraren berrasmatze/berreraikitze bat egikaritzen da hemen, bi (edo hiru) aldaketa haunditan azaldurik. Osagarri gisa, hitz mordoska batetik abiaturik, mundura begira jartzen gara pixkaren bat, hura euskal hitzetatik argitu beharrez, baina “mundu-ikuskeran” galdu gabe eta etimokerian gehitxo amildu gabe.

HIZKUNTZA HONEK ZER DIOEN ANTZEMATEKO SAIOA

Hizkuntzari bere horretan aditzen zaio esateko daukana, hura uste/ideia potolo zihatuz egindako hitzespil (hitzezko harrespil gurtzekoa) bihurtu gabe. Aldi berean, ordea, harrespil zahar gurearen mintzoa entzuteko lekua izan daiteke hau.

Edizio 1

Zerrendak