Azal biguna, 329 orrialde
Euskara hizkuntza
Elhuyar fundazioa(e)k argitaratua.
Azal biguna, 329 orrialde
Euskara hizkuntza
Elhuyar fundazioa(e)k argitaratua.
Medikuntza alternatiboaren azterketa berritzaile honetan, tratamendu ezagunenak aztertzen dira —besteak beste, akupuntura, homeopatia, aromaterapia, erreflexologia, kiropraktika eta sendabelarren medikuntza—, haien frogatutako onurak eta balizko arriskuak ikusteko. Baina zerk balio du eta zerk ez? Terapia alternatiboen eraginkortasunari buruz zer froga zientifiko dauden jakin nahi duen edonorentzat informazio zoragarria eta zientzia-azalpen argiak ematen ditu.
Zientziak esperimentuak, behaketak, saiakuntzak, arrazoiketa eta eztabaida erabiltzen ditu egiaren inguruko adostasun objektibo batera iristeko. Ondorio bat erabakita dagoenean ere, zientziak ikertu eta zirikatu egiten du berak aldarrikatu duen hori, akatsen bat egin badu ere.
Osasun publikoaren jardunbidearen eta politikaren gaineko erabakiak hartzeko metodo zientifikoak duen garrantzia berresten ahalegintzen da liburua, sendabide alternatibo eta osagarriekiko zorrotz jokatuz.
Z izpiak zientzia-dibulgazioko bilduma bat da, 16 urtetik gora irakurle ororentzat bildutako irakurketa-liburuez osatua. Zientziaren irakurketa argigarria, arina eta atsegina bultzatu nahi da.