Paperback, 292 pages

Euskara language

Published Feb. 14, 2022 by Elkar.

ISBN:
978-84-1360-194-6
Copied ISBN!
4 stars (1 review)

Errusiako bere garaiko gizartearen erretratu ezin finagoak egiteagatik nabarmendu zen Anton Txekhov, baina, klasiko handien marka betez, nonahiko eta noiznahiko irakurleek topatzen dituzte haren orrietan identifikatzeko moduko pertsonaiak, ezaugarriak, egoerak... halako moldez non ipuingintza modernoaren aita eta maisutzat aitortzen den aho batez.

Umoretsuak dira itxura batean Txekhoven istorio gehienak: gizakion makurkeriaren bizkar irri eginarazten duten ipuin jostari eta arinak; barnerago sartuz, ordea, guztiz trebea da gizon-emakumeon saminak agertzen ere, eta sentimendu sakonez salatzen ditu injustiziaren menpe sufritzen dutenen minak.

1 edition