Izan zitekeena

Herri Batasuna eta espainiar trantsizioa

358 orrialde

Euskara hizkuntza

2026ko ira. 16a(e)an Alberdania(e)n argitaratua.

ISBN:
978-84-9868-968-6
ISBN-a kopiatu!
Baloraziorik ez (0 berrikuspen)

Memoria eta errelatoa bezalako hitzak ahoz aho dabiltzan garaiotan, ohikoak dira historiaren interpretazio autolegitimatzaileak, iragana interpretatzen dutenak orainaldiko arrazoia atzera proiektatuz, zertan asmatu zen eta zertan ez argi utziz. Gorka Etxebarriak bestelako begirada batez berrikusten du Herri Batasunaren historia: sententziarik emateko asmorik gabe, une bakoitzean jokoan zeuden indarrak eta tentsioak xehe aletuz, izan zitezkeen —baina izan ez ziren— beste historiak ere izendatuz. 1978koa da koalizioaren sorrera-unea, baina egilea atzera-aurrera dabil etengabe, une haren erro historikoak ahalik eta konplexutasun handienaz harilkatu nahian: 60ko hamarkada itzultzen da zenbaitetan, frankismo hasieraraino ere bai noiz edo noiz, ostera ere 70-80ko hamarkadara etortzeko. Joan-etorri horretan, hainbat galdera plazaratzen ditu: zein korronte ideologikok eragin zuen Herri Batasunaren sorreran? Nola interpretatu zituzten Franco hil osteko baldintza historikoak? Zer esan nahi zuen Euskal Herri Langileak, eta nola eraiki zen subjektu hori? Zer harreman izan zuen koalizioak tradizio antifrankistarekin, langile-mugimenduko eta auzo-elkarteetako kultura asanblearioarekin, euskalduntasun existentzialistarekin, edota kultur munduko …

Edizio 1