21 orrialde

Euskara hizkuntza

Mezulari(e)k argitaratua.

ISBN:
978-84-271-2757-9
ISBN-a kopiatu!
Baloraziorik ez (0 berrikuspen)

Peru Abarka Narrazio Laburren I. Lehiaketan saridun suertatu zen ipuina gutxienez ez da hilda jaio. Izan ere, hala jaiotzen dira ipuin solteak gurean: edizio eskasak izaten dituzte inoiz argitaratzen badira. Donostia Literatur Sariaren irabazleak esate baterako —Xabier Etxaniz Rojoren Marrazkia lan laburrak—, Kutxa Fundazioaren argitalpen penagarri bat izan du, aurreko urteetakoa baino garestiagoa eta trauskilagoa. Saria osasunarekin xahutu dezala opa diogu trintxerpearrari, latza izakeran norbere lan bat hala kaleraturik ikustea. Denborarekin ahaztu egiten dela diote. Eta urtero iristen dira liburudendetara paperezko naufragio hauek eta antzekoak, ideia barik eta noraezean ari diren erakundeen eskutik. Irudimen apur bat eta diru publikoa erabiliz egin daitezke gauza txukunagoak ere. Zaharrak berri, euriak bestelako ahalegin baten fruitua dela somatzen da, nahiz eta Markinako euskara zerbitzuaren auto-promozio kirats leun bat ezin izan dioten guztiz kendu. Helduen literatura apaletan ez da egunero kausitzen marrazkidun liburu bat. Kontu handiz diseinaturik dago Zaharrak berri, euriak, eta edizioa bera Yolanda …

Edizio 1