Azal gogorra, 311 orrialde
Euskara hizkuntza
Alberdania, Elkar, Erein, Pamiela, Txalaparta(e)k argitaratua.
Azal gogorra, 311 orrialde
Euskara hizkuntza
Alberdania, Elkar, Erein, Pamiela, Txalaparta(e)k argitaratua.
Xabier Leteren heriotzatik 12 urte betetzera doazenean, haren lirika osoa (bai poesia, bai abestietako hitzak) obra bakar batean eskaintzen diogu euskal irakurleari: ia mila orriko emaitza, formatu eder eta zainduan, azken 50 urteetako euskal kulturan funtsezko ahotsa izan denaren ondarea jaso eta transmisioa zaintzeko helburuz egina.
Alex Gurrutxaga eta Lourdes Otaegi, unibertsitateko irakasle eta Leteren obran adituak izan dira lan hau aurrera eraman dutenak, eta horretarako eskura izan dute poetaren eskuizkribu eta paper pribatuak biltzen dituen Xabier Lete Fondoa.
Hala, 100 orri baino gehiagoko sarrera jori eta aberats baten ondotik, hiru partetan zatitu dute Leteren lan lirikoa.
Hirugarren liburukia eklektikoagoa da. Batetik, han-hemen sakabanaturik argitaraturiko poemak agertzen dira; bestetik, argitaratu gabe utzitakoak (tartean, amaiturik zegoen kalitate handiko bilduma bat); berak egindako poema-itzulpenak, eta, azkenik, abestietako hitzak: berak idatzi eta abesten zituenak, beste euskal kantari batzuek abesteko idatzitakoak, eta atzerriko kantariek sortutako kantak, Letek euskarara ekarriak.