Poema eta abesti guztiak - Bigarren liburukia

, #2

Azal gogorra, 261 orrialde

Euskara hizkuntza

Alberdania, Elkar, Erein, Pamiela, Txalaparta(e)k argitaratua.

ISBN:
978-84-09-44832-6
ISBN-a kopiatu!
Baloraziorik ez (0 berrikuspen)

Xabier Leteren heriotzatik 12 urte betetzera doazenean, haren lirika osoa (bai poesia, bai abestietako hitzak) obra bakar batean eskaintzen diogu euskal irakurleari: ia mila orriko emaitza, formatu eder eta zainduan, azken 50 urteetako euskal kulturan funtsezko ahotsa izan denaren ondarea jaso eta transmisioa zaintzeko helburuz egina.

Alex Gurrutxaga eta Lourdes Otaegi, unibertsitateko irakasle eta Leteren obran adituak izan dira lan hau aurrera eraman dutenak, eta horretarako eskura izan dute poetaren eskuizkribu eta paper pribatuak biltzen dituen Xabier Lete Fondoa.

Hala, 100 orri baino gehiagoko sarrera jori eta aberats baten ondotik, hiru partetan zatitu dute Leteren lan lirikoa.

Bigarren liburukian, isilaldi luze baten ostean, Leteren helduaroko poesiagintza biltzen da: Zentzu antzaldatuen poemategia (1992), Biziaren ikurrak (1992) eta egilearen azken liburua izan zena: Egunsentiaren esku izoztuak (2008).

Edizio 1