Barkamena, kondena, tortura

Estatua kontzientzien kontrolatzailea

Azal biguna, 152 orrialde

Euskara hizkuntza

2012ko ira. 10a(e)an Elkar(e)n argitaratua.

ISBN:
9788490270073

OpenLibraryn ikusi

4 izar (berrikuspen 1)

Gure bizigiro politikoan egunero entzuten ditugun kontzeptuei buruz ari da Azurmendi liburu honetan; ez, baina, eslogan berak behin eta berriz errepikatuz gure belarriak zulatu eta burmuinak nahieran moldatzeko, ezpada ideia horien sakoneko esanahiak aztertu eta ur lohi horien iturri zaharrak argitzeko.

Edizio 1

Saiakera burutsuak

4 izar

Oso liburu interesgarria. Hainbat gai jorratzen ditu, hala nola barkamenaren erabilera politiko eta sasi-morala, torturaren izaera, edota Azurmendik "kondenamania" deitutakoa. Liburuak landutako gaien inguruan pentsarazten du irakurlea, eta idazleak bere iritziak eta irakurketak izan arren, irakurleak bere iritzia bere kabuz osatzeko liburua dela esan leike. Oso gomendagarria, eta gainera hiru "artikulu" edo atal independentetan dago banatuta, gai ezberdinak baina elkarlotuak modu argiagoan jorratuz horrela. Niretzako, atalik hoberena bigarrena ("Kontzientzen kontrolaz edo bortxaren kondenamaniaz")