User Profile

Oier Gorosabel Larrañaga

txikillana@paperjale.eus

Joined 2 years, 10 months ago

Hamen nere arrantza literarixuak: hor zihar "peskautako" liburuak, eta eurei buruzko "rebuznoak".

Bookrastinatingen nenguan, ondiok trukillua harrapau barik. Han falta jatana, hamen ikasiko ete dot?

This link opens in a pop-up window

Oier Gorosabel Larrañaga's books

Currently Reading

Arantxa Urretabizkaia: Zahartzaroaren maparen bila (Paperback, Euskara language, Pamiela) 5 stars

Zahartzaroaz doa liburu hau, batez ere muga guztiak kontuan izanda ere maila handi batean geure …

Danon onurarako liburua

5 stars

Liburua baiño, idazlan hau artikulo luze bat dala esango najeukek. Teknika periodistikuak, txataletan antolatziak, oso irakorterreza egitten jok; gaiñontzekua, gaixan interesak berak ipintzen jok.

"Beti gazte" gizarte honen ikuspegi kritikuan tonua gustau jatak. Ez dok erasokorra, edo erretxindua. Ostera, kuriosidadia galdu ez daben pertsona intelijente batek jubilau ostian bizitzeko gerazen dirazen urtiak (asko, batzutan) modu ezohiko eta amultsu baten hartzen jittuk. Dana bardintzeko, edo norbere ikuspegira ekartzeko tentaldixan jausi barik. Aniztasuna kontuan hartuta (goguak, egoera fisikuak eta ahalmenak). Osagille modura, balixo berezixa ikusten jetsat geriatria deritzogunan ikuspegittik, pertsoka zaharren despatologizaziñua dakarren aldetik.

Apunte bilduma bat dala jiñuat, bai, baiña liburua landuta jagok. Urretabizkaiak ez jittuk bere apunte guztiak batu eta braust bota; testuak billakaera logiko bat jaukak. Halan be, izaera probisionala jaukak, idazliak berak azpimarratuta: "Jakil badakit zahartzaroaren aurpegi batzuk aztertu ditudala lerrootan eta garrantzi handiko beste batzuk gelditu direla kanpoan, adibidez sexualitatea, erotismoa eta diru kontuak. Beraz, herren jaio …

Arantxa Urretabizkaia: Zahartzaroaren maparen bila (Paperback, Euskara language, Pamiela) 5 stars

Zahartzaroaz doa liburu hau, batez ere muga guztiak kontuan izanda ere maila handi batean geure …

Liburuan azken zatixian, idazliak hitzaldixetan entzuliengandik jasotako pro eta kontrak komentatzen jittuk. Euretako bat, bakardadia. Ixa danak aittatzen dabena, gehixenetan fenomeno meteorologiko bat balitza legez, eta erremedixo bako babesgabetasuna. Urretabizkaiak seinalatu baiño ez jok egitten, baiña erantsitta, seiñalatziaz gain, aktiboki eraldatzia falta dala. Oso inportantia, eta eskertzekua, begittantzen jatak liburu hau. Eskuzabala. Danon onurarakua.

Arantxa Urretabizkaia: Zahartzaroaren maparen bila (Paperback, Euskara language, Pamiela) 5 stars

Zahartzaroaz doa liburu hau, batez ere muga guztiak kontuan izanda ere maila handi batean geure …

Facebooken bere zorion, edertasun eta bizipoza argitaratzen zeban andra jubilau bat ezagutu najuan; ez zuan nere rollokua, baiña sanua begittantzen jataan. Jente gaztiago askok Instagramen egitten daben gauza berbera. Ba, andrionek sare sozial hori (Facebook) laga bihar izan juan. Ez juan arrazoi garbirik emon, baiña intertextuetam igarri najuan, Urretabizkaiak liburu honetan señalatzen daben gauzetako batekin loturia: norbera baiño hobeto dagozen pertsonen zoriontasuna, edo bizitzakingo ikuspegi zabalagua ezin jasatia. Aurreko belaunaldiko pertsona bat baiño gehixagotan ikusi juat hau (ez azkenaurrekuan; hórrek eruantsuaguak zittuan), eta duda barik, gauza txarra begittantzen jatak, neuretako nahiko ez neukiana.

Arantxa Urretabizkaia: Zahartzaroaren maparen bila (Paperback, Euskara language, Pamiela) 5 stars

Zahartzaroaz doa liburu hau, batez ere muga guztiak kontuan izanda ere maila handi batean geure …

Puntu interesgarri bat, zahartzaro aktibua vs. abandonatua auzixan. Abiapuntu ezbardiñak jittuek, gaztetatik asto-biharrak baiño egin ez daben pertsona nekatuak, eta "gaitasun batzuekin, irudimenarekin, ilusioarekin, komunikatzeko gaitasunekin lan egin duten" pertsonak. Helburua bat izanda bez bidiak ezbardiñak izango dittuk.

commented on Independentziaren dekalogoa by Joseba Gabilondo

Joseba Gabilondo: Independentziaren dekalogoa (euskara language, Txalaparta) 4 stars

Liburuaren izenburuak esplizituki adierazten duen bezala, nire hamar ipuinek euskal independentzia nola lortu eta, lortutakoan, …

7 euzkadi über alles. Irakorri barik nekan hau be. Laburtxua. Illuna. Liburuan tono sarkastikotik urriñago, etorkizun guztiak argitsuak izan leikiazela ukatzeko. Eta estimatzekua, Gabilondok gaurko gaztien euskañola islatzeko ahalegiña! (kontuan hartuta Kasakriston bizi dala...)