Hau ez dok liburu haundi bat (literarixoki, esan gura juat). Baiña, benetan bizi izandakuan zirradia jaukak barruan, argi-illunekin (denpora kolonialian, europarron ikuspegixa nahikua inpresentablia zuan) eta punpalasterrian hartutako oharren freskotasunakin. Kolonoak kolono, idazliak begirada garbixa mantentzen jok zati haundi batian, eta "baltz" kontzepto uniformiak ezkutatzen dittuan izaera eta kultura ugarixak bereizteko gai dok. Pelikuliakin, zerikusi gitxi; artelana ha be, baiña beste era batekua. Bixak onak!
User Profile
Hamen nere arrantza literarixuak: hor zihar "peskautako" liburuak, eta eurei buruzko "rebuznoak".
Bookrastinatingen nenguan, ondiok trukillua harrapau barik. Han falta jatana, hamen ikasiko ete dot?
This link opens in a pop-up window
Oier Gorosabel Larrañaga's books
Read (View all 120)
User Activity
RSS feed Back
Oier Gorosabel Larrañaga started reading Ortzadarra sutan by Fernando Morillo (Euskal literatura)

Ortzadarra sutan by Fernando Morillo (Euskal literatura)
Oier Gorosabel Larrañaga finished reading Memorias de Africa - Bolsillo by Isak Dinesen
Oier Gorosabel Larrañaga commented on Memorias de Africa - Bolsillo by Isak Dinesen
Oier Gorosabel Larrañaga commented on Compendio de la historia de Bizcaya del Dr. Estanislao J. de Labayru by Estanislao Jaime de Labayru y Goicoechea (Caja de Ahorros Municipal de Bilbao)
XIV mendeko hiribilduak fundatzeko furixada hori ikusitta, galderia logikua dok: ZEK bultzatu juan Bizkaiko Jaun/Andrak herrixak sortzeko gutunak barra-barra emotera, elizatien terrenuetan? CUI PRODEST?? Zergaittik eze, nekez siñistu lajeikek, herrittar pobrienganako kupidiangaittik izango zanik, alkarri ahuzkan bizi ziran jauntxuengandik babesteko.
Oier Gorosabel Larrañaga commented on Memorias de Africa - Bolsillo by Isak Dinesen
Eta asko gustau jatan pasarte horren ostian, higoiña: lehoien ehizan dabizenekua, askatasunaz eta naturalezian kontenplaziñua goraipatzeko modu makurra. Baiña higoiñ anakronikua dala badakitt. Izan be, naturazalia nauk, baiña XXI mendeko naturazale europarra. Fristi artian biziko banintza bestelakua izan biharko nintzakek. Fito Eraso maisua baiño naturazaliago, gitxi; baiña Poluetarako espediziñuetan, ekipuan rifle bat eruaten juan, hartzen kontra erabiltzeko.
Oier Gorosabel Larrañaga commented on Memorias de Africa - Bolsillo by Isak Dinesen
"Txillardegi hizkuntzalari" liburuan ikasittako gauzarik deigarrixena, barriro: "Las costumbres han cambiado, y el arte de escuchar un relato se ha perdido en Europa. Los nativos de África, que no saben leer, lo siguen teniendo; si empiezas a contarles: "Una vez un hombre caminaba por las praderas y se encontró con otro hombre", estarán pendientes de ti, sus mentes seguirán a los dos hombres de la pradera por sus sendas desconocidas. Pero los blancos, aunque piensen que deben hacerlo, son incapaces de escuchar un relato. Si no se ponen intranquilos y recuerdan cosas que deberían estar haciendo, se quedan dormidos. Esa misma gente os puede pedir algo para leer y se pueden sentar absortos durante toda una noche con cualquier cosa impresa que les des" (p.239) Neuroplastizidadia. Idatzizko komunikaziñuak garunian eragindako aldaketa sakona...
Oier Gorosabel Larrañaga commented on Memorias de Africa - Bolsillo by Isak Dinesen
Begiratu bihar izan juat: Congreve eu.wikipedia.org/wiki/William_Congreve eta Wycherley en.wikipedia.org/wiki/William_Wycherley
Oier Gorosabel Larrañaga commented on Compendio de la historia de Bizcaya del Dr. Estanislao J. de Labayru by Estanislao Jaime de Labayru y Goicoechea (Caja de Ahorros Municipal de Bilbao)
1344ko kapitulaua. Tarteka araudixak idatziz ipintzeko (fijatzeko) eskarixa egitten zanian, gogua aurretiko sistemetara juaten jatak. Araudi osua buruan zekan jentia ete jeguan? (ez arrarua, bertso txorta luziak, saga eskandinabuak eta Iliada/Odiseak buruz ikasteko gai dirazen gizarte agrafoetan).
Oier Gorosabel Larrañaga commented on Memorias de Africa - Bolsillo by Isak Dinesen
Begiratu behar izan juat: omelette a la chasseur www.ma-petite-recette.fr/recette/plat-principal/autres-ingredients/oeuf/recette-omelette-chasseur.htm
Oier Gorosabel Larrañaga commented on Memorias de Africa - Bolsillo by Isak Dinesen
Oier Gorosabel Larrañaga commented on Compendio de la historia de Bizcaya del Dr. Estanislao J. de Labayru by Estanislao Jaime de Labayru y Goicoechea (Caja de Ahorros Municipal de Bilbao)
1358, tejemanejiak nazioartekotzen. Inglaterrakingo burruka nabalak. Gaztelako eta Bizkaiko jaunak, anaiak dirazenak (Pedro eta Tello) lagun-etsaiak diraz, oin Aragonen kontra alkarrekin, oin alkar asesinau nahixan. Bueno, hori Pedro el Cruel gaiztua, zergaittik eze, Don Tello, santua dok kontizu. BRAETIA. 😂
Oier Gorosabel Larrañaga finished reading Ontzi dotorearena by Miren Agur Meabe

Ontzi dotorearena by Miren Agur Meabe, Bittor Txakartegi
"Egizu lo. Lotarako ipuinak" liburuan (Elkar, 2005) Miren Agur Meabek argitaratutako ipuinaren separata, Bittor Txakartegik tetrabriketan eginiko grabatuekin ilustratua.
Urpeko uroboros
4 stars
"Egizu lo. Lotarako ipuinak" izango da, gure seme bixak hazi artian, gehixen erabilli dogun liburua. Argitalpen ederra, barruan autore askoren ale gogoangarrixak dakazena. Euretako bat da Miren Agur Meaben "Ontzi dotorearena", afrikar usaiñeko kontakizun zirkularra. Ipoin hori hartuta, herriko beste artista haundi batek (Bittor Txakartegik) zer eta, tetra briketako metal-aldian egindako grabauekin, argitalpen txukuna osatu dau, berezko balixo artistikoduna. Ale hau ez juat bookrossingera bideratuko, ez horixe! ;-)






