Back
Xabi Castorene: Uztaritzeko kotilunak (Paperback, Euskara language, 2025, Maiatz) 5 stars

Uztariztar gazte baten bizitzaren kontakizunean, herri kulturaren eragina euskaltasun berri baten sortzeko erakusten du, iraganean …

Sorpresa atzegina

5 stars

Liburutegian aurkitu, eta askorik espero gabe hartu nuen liburua, eta azkenean asko gustatu zait. Lapurdiko inauterien erretratu pertsonala eskaintzen digu Castorenek, baina egiazki herriarekiko lotura eta komunitatearekiko engaiamendua dira kontakizunaren ardatz. Herriaren biziraupenaren eta bizitasunaren aldeko aldarrikapena, eguneroko iñurri lanean eta lanketa (itxuraz) txikietan oinarritua.