Mikel OG reviewed Un asunto de familia by Laura Salas Rodríguez
Istorio gogor bat, modu ederrean kontatua, lesbianen eskubideetan azken hamarkadetan eman den aldaketa ulertzeko balio diguna
5 stars
Asko harrapatu nau liburu honek. Neurri berean mindu eta hunkitu nau. Lesbianen eskubideetan urte gutxian eman den aldaketa ulertzeko oso baliagarria da. Bi garai ezberdinen artean saltoka kontatuta dago eta salto historiko horiek legedian, jendartean, familietan... lortu diren aldaketak ulertzeko tresna dira.
