Back
Iñigo Astiz Martinez, Maite Mutuberria Larráyoz: Joemak eta polasak (2019, Elkar) 5 stars

Ume listoentzat edo heldu tontoentzako poema liburua da hau. Iñigo Astiz idazleak eta Maite Mutuberriak …

Originala

4 stars

Gure ustez, liburu oso originala da, normalean haur eta gazte literaturako liburuetan ikusten ez dena. Oso gutxitan poesia lantzen da haurrekin eta gainera era originalean lantzen da, hau da, hitz jokoak ditu, elementu ezberdinak ditu, hala nola, puntuak hitzen artean, buruz beherako esaldiak, alderantziz irakurri beharreko esaldiak etab.. Honen ondorioz pentsatzen dugu egokia dela liburu hau, literatura lantzeko beste modu bat delako, eta ez betiko liburuak irakurriz