Back
Homero: ODISEA (Hardcover, 2020, Clásicos liberados) 4 stars

Versión de este poema épico atribuido a Homero. Se cree que fue escrito hacia el …

ODISEA, 10 URTEKO ITZULERA BATEN KONTAKIZUNA

4 stars

Martxoa zen, Youtube aplikazioan nabigatzen nenbilen eta bapatean abesti batek nire atentzioa bereganatu zuen: EPIC musikalaren ““would you fall in love with me again”.Bada, abesti hori entzun ondoren gertatutako guztiaren istorioa da hau.

Musikala amaitu bezain pronto, Homeroren bi eleberri famatuenetako bat irakurtzera animatu nintzen, ¿ Zein izan zen nire erabakia? Ba bai, irakurle maiteok, Odisea izan zen..

Liburu honetan murgildu baino lehen, niretzat oso garrantzitsua da irakurketa honek lortutakoa aipatzea. Pentsa: nobela hau K.a VII- mendean sortutakoa dela iradokitzen da, eta gure egunetaraino heldu da. Baina hori ez da, lortu duen meritu bakarra, ez; gaur egun jende askok, nahiz eta eleberria ez irakurri, badaki bere sinopsia: Ulisesek guztira, hogei urte igarotzen ditu etxetik kanpo, lehenengo hamar urteak Troyako guduan eta beste hamar urteak, Ithakara itzultzeko bidaian.

Orain, Odisea nobelaren iritziarekin hasteko, norbaitek galdetzen badit une honetan, Zer aurkitu dezaket Odisean? Nire erantzuna, denetarik.

Abentura epikoen narrazioa? Bai.

Jainkoak? Bai eta gainera oso garrantzitsuak.

Etsipena eta heriotzaren inguruko gaiak ukitzen ditu ? Baita ere.

Maitasuna? Noski baietz! Penelopek hogei urte daramatza senarraren zain.

Zergatik gustatu egin zait? Ba, oso ondo konekatzen duelako alde fantastikoa ( izaki mitologiak, jainkoak) eta alde errealista ( gizakien etsipena, beldurra, kodizia, traizioa) ondo lotzen da. Gainera, hiltzea eta denboraren joana oso presente daude.

Azken batean:

Munduko gerra garrantzitsuenak irabazita, galdutako minutu, ordu eta egun guztiak ez dira inoiz itzuliko, denborak ez baitdio inori itxaroten.

Gomendatzen dut? Noski baietz! greziar mitologian interesa baduzu edo Homerori aukera bat eman nahi badiozu, aurrera!. Hori bai, gomendatzen dut Troyako guduan parte hartzen duten pertsonai batzuk aurrez aurretik ezagutzea, eta baita nobela poliki poliki irakurtzea. Nire ustez, horrela askoz gehiago disfrutau daiteke.

Esker Mila