User Profile

Dabid

desertorea@paperjale.eus

Joined 3 years ago

🐧 #SoftwareLibrea 🔐 #Pribatutasuna 📡 #BurujabetzaTeknologikoa 🧠 #KulturaAskea 🎒 #HezkuntzanLibrezale 📚 #Literatura 💬 #365egun 🇵🇸 #FreePalestine

This link opens in a pop-up window

Dabid's books

Currently Reading

2026 Reading Goal

4% complete! Dabid has read 1 of 24 books.

Edorta Jimenez Ormaetxea: Aizkorak eta gutunak (Paperback, Euskara language, Elkar) 5 stars

1828ko irailean, Bermeoko Almika auzoan, Agirretxu baserriko gizona Juan Ormaetxea desagertu egin da, eta hura …

Ia lekuko bihurtzen zara

5 stars

Edorta Jimenezen Aizkorak eta gutunak irakurlea harrapatu egiten du. Idazkera bizia eta dotorea du, eta istorioak sortzen duen giroan berehala murgiltzen zara. Esan nahi dut denboran eta espazioan oso ondo kokatua dagoela, eta irakurtzen duzun bitartean ia prozesu osoaren lekuko bihurtzen zarela.

Kapitulu laburrek ere, laguntzen dute liburua egun gutxitan irensten. Gainera, asko disfrutatu dut kaleak eta lekuak ezagututa, oso erraza izan baita kale horietatik paseatzea.

Edortak berak esan du istorioaren oinarria benetakoa dela, eta harrigarria da, izan ere, Bermeon bertan gertatuta ere, ez da ezaguna. Nik neuk ere ez nuen honen berririk liburua hartu arte. Horrek balio berezi bat ematen dio. Gustura entzungo nuke nola bizi izan zuen liburuaren sortze prozesua, batez ere hizketaldia Almikan balitz.

Ederra lana, zorionak.

Stephen King: Revival (EBook, Gaztelania language) 4 stars

Octubre de 1962. En una pequeña localidad de Nueva Inglaterra la sombra de un hombre …

Bukaera bikaina (SK-ren kasuan asko esatea da)

4 stars

🎪 Revival liburua idazteko SK imajinatzen dut 🧟‍♀️ Mary Shelley eta 🐙 HP Lovecraftekin kopa batzuk hartzen.

🥃 Pentsatzen dut Bourbon ona zela. Parranda horren ondorioa Revival bada, bere amaierarik onena idazten lagundu baitzioten.

🌩️ Onenetarikoa, behintzat.

Isabel Allende: Largo pétalo de mar (Hardcover, Gaztelania language, 2019, PLAZA & JANES) 4 stars

En plena Guerra Civil española, el joven médico Víctor Dalmau, junto a su amiga pianista …

Konkistatu egin nau

4 stars

"Largo pétalo de mar" harritu nauen liburua da, batez ere urteetan Isabel Allende irakurtzeari uko egin niolako.

Konkistatu egin nau: iberiar penintsulako gerra zibila, Txileko erbestea, Allenderen garaipena eta Pinocheten diktadura hain modu natural eta hunkigarrian nahasten ditu... hasieratik harrapatzen zaitu. Pertsonaiak oso errealak dira eta istorioa oso ondo harilkatuta dago.

Pena ematen du azken orrira iristeak.

reviewed Villanueva by Javi de Castro

Javi de Castro: Villanueva (Hardcover, Gaztelania language, 2025, ASTIBERRI) 5 stars

Miguel y Ana son jóvenes, tienen deudas y esperan un bebé. Un pequeño pueblo que …

Etengabeko deserosotasun sentsazioa sortzen du

5 stars

Villanueva komikiak landa eremuak eta misterio elementuak uztartzen dituen lana da, etengabeko deserosotasun sentsazioa sortzen duena. Denboran geldirik dagoela dirudien fikziozko herri txiki batean kokatzen da eta misterio giro hori da liburuaren bertute handienetako bat. Javi de Castrok lehen orrietatik bertatik, atmosfera bikaina sortzen du: sumatzen da zerbait ez dagoela ongi, baina ezin da zehazki identifikatu zer den. Horrek tentsio oso eraginkorra sortzen du, irakurlea jakin-minez mantentzen duena une oro.

Fernando García Jodra: La furia del cobarde (Paperback, Gaztelania language, DDT Liburuak) 5 stars

Todo lo que Fernando cuenta es verdad. Y si lo cuenta él, o un alter …

Holden Caulfieldek tonu berberaz idatziko luke kartzelaz?

5 stars

Ados egon zaitezke, edo ez, La furia del cobarde liburuak planteatzen dituen termino politikoekin. Baina hori ez da garrantzitsua. Kurtek (surrealismoa erabiliz) gerraren zentzugabekeria aurpegira bota bazigun irakurlea kakaz blai utziz, Fernandok gauza bera egitea lortzen du (hiperrealismoa erabiliz?) kartzelarekin.

Hainbeste pintura geruza dituen mokordoaren kiratsa irakurlearen etxera irits dadin.