Back
Jon Arretxe: Txerriak eta loreak (Paperback, eu language, Erein) 5 stars

Toureren sagan parentesia eginez, guztiz bestelako nobela beltza dakarkigu oraingo honetan Jon Arretxek. Kokagunea hiri …

Txistorrezko urka-bilurra

5 stars

Azaleko txistorrezko urka-bilurrak ondo adierazten du eleberri honen tonua: beltza da, hilketak daude, biolentzia gordina, baina baita umorea eta egoera absurdoak ere. Protagonista nagusia interesgarria da, behar bada nobela gehiagotarako ere eman dezake jokoa, eta kontakizuna arina, irakurtzen jarraitzera gonbidatzen duena.