Back

reviewed Corto Maltese - Itsaso gaziaren balada bat by Hugo Pratt (Corto Maltese, #1)

Hugo Pratt, Irene Hurtado de Saratxo Mendieta (itzultzailea): Corto Maltese - Itsaso gaziaren balada bat (Paperback, Euskara language, Astiberri) 4 stars

Lehen Mundu Gerra lehertzear dela, Rasputin pirataren katamaranak naufrago bat jasotzen du, bestela ezinbestez hilko …

Klasiko bat, antza (horregatik animatu naiz)

3 stars

Txikitan hainbat "komik" irakurritakoa naiz; "nobela grafikoak" ere bai. Akorduan dut gustatu egiten zitzaizkidala. Gaur egun apenas irakurtzen ditut eta kosta egiten zait engantxatzea.

Corto Malteserekin sentsazio bereziak ditut: orain arte ezer gutxi irakurri dut haretaz baina interesatzen zait pertsonajea... kutsu harroputz eta ganberroa du, funtsean pertsona ona dela transmititzen badu ere. Esango nuke sare sozialetan bere irudia erabiltzen duten 3-4 pertsona ezagutzen ditudala ;-) Zeozergatik izango da.

Istorioaz ezer gutxi. Ongi, besterik gabe.

Itzulpena... ona! Zati batzuk bikain! (indigena era berezian hitz egiten duela adierazteko, ondarrueraz berbetan jarri dutenean, adibidez) Esango nuke horrek lagundu egin didala liburua amaitzen.