Back

reviewed Iraileko zazpi egun by Eneko Azedo (Ateko bandan, #68)

Eneko Azedo: Iraileko zazpi egun (Paperback, Euskara language, Elkar) 4 stars

Protagonista (emakume gazte bat), bere birraitonak egindako etxera doa bizitzera, Getxo eta Plentzia bitarteko kostan …

Intriga eta misterioa

4 stars

Ongi! Oso-oso emaitza txukuna iruditu zait. Agian ez da nire estilokoa, baina liburuaz ezin da ezer txarrik esan. Testua arina da. Intriga du. Amaierara oso ongi iristen da eta zapore ona uzten du. Han hemen historia-zipristinak, gainera. Narrazioa lineala da. Horrek gauza onak eta txarrak ditu: irakurterrazagoa egiten du, baina aukera gutxiago uzten du testuari bestelako matizerik emateko.

Gustura irakurri dut, 4-5 ekinalditan.

Spoiler: irakurri duzue Albert Sánchez Piñol idazlea katalanaren Larrua Hotz liburua? Ez dakit ondo zergatik baina horren kutsua hartu diot, hainbat pasartetan.