User Profile

Alex Locked account

Alex@paperjale.eus

Joined 3 years, 6 months ago

This link opens in a pop-up window

Alex's books

Currently Reading

2026 Reading Goal

Success! Alex has read 22 of 20 books.

Fatima Mernissi, Edurne Lazkano Ibarbia: Terraza debekatua (Euskara language, Erein) 4 stars

Haurtzaroaren begiradatik idatzita, Terraza debekatuak 1940ko hamarkadako Fezeko etxe tradizional baten barrura garamatza. Emakumeen egunerokoa …

Geruza asko dituen liburua

4 stars

Fatima Mernissi Fez hiriko harem batean jaio zen. Liburua, halere, ez omen da autobiografikoa. Izatekotan auto-fikziotik du gehixeago, autobiografiatik baino. Edonola ere, etnografiatik ere gauza asko ditu. Leku eta garai bateko gizartea islatu nahi du. Agian bi munduk talka egiten duten lekua eta garaia.

Mernissi feminismo islamikoaren aitzindaria da. Haremaz hitz egiten du. Harema, izatez, gartzela dela azaldu nahi du. Zeharkatu ezin diren mugak ezartzen ditu. Barrukoak eta kanpokoak. Terraza bada askatasun-gune txiki bat, muga horien barruan.

Gustatu zait "Mila gau eta bat gehiago" liburuari eta Xeherezaderi egiten dien keinua. Hitza bizirauteko estrategia ezezik, ahalduntzeko tresna da. Patxi Zubizarretan ba omen du, liburuaren euskarazko bertsio bat. Budur printzesaren istorioa ageri da bertan? Ez dakit. Ipuina gustatu zait, baita horretaz Fatima Messinak egiten duen gogoeta ere. Istorio subertsiboa da, neurri batean, horregatik Xeherezadek ez du lehen gauetan kontatuko. Gerorako utziko du. Istorioak iradokitzen du gizonak eta emakumeak ez direla horren ezberdinak: …

Marina Garcés: Ciudad Princesa (2018, Galaxia Gutenberg) 4 stars

Subjektu kolektiboak

4 stars

Oso liburu zaila da laburtzeko. Oro har, saiakera autobiografikoa eta filosofikoa da. Egileak bere esperientzia politikoa partekatzen du, 1996an Bartzelonako Zinema Printzesa desalojatu zutenetik 2017ko urriaren 1eko Kataluniako erreferendumera arte. Oroitzapen pertsonalak eta gogoeta filosofikoak nahasten ditu, hainbat konturi buruz hitz egiteko: Bartzelonako eraldaketa, turismoa, gizarte-mugimenduak, demokraziaren krisia, neoliberalismoa eta subjektu politikoa. Hiru mugarri ezartzen ditu: Zinema Printsesaren desalojoa, Kataluniako plazaren akanpada M15ean, eta Erreferendumaren inguruko mobilizazioak. Horietako bakoitzean subjektu kolektiboa ("gu anonimo bat") nola sortzen den aztertzen du, eta "mugarri" horien artean gertatu den guztiaz egiten du gogoeta.

Tartean... azpimarratutako ideia ugari. Gehiegi, lerro hauetara ekartzeko. Aparte apuntatu ditut, horietan sakontzeko

Gorka Bereziartua Mitxelena: Garondoan (Euskara language, Alberdania) 5 stars

Gertuko kontuak

4 stars

Euskal Herriko gazte-belaunaldi baten bizipenak jasotzen ditu liburuak, eta, fikzioa izanik ere, oso modu sinisgarrian kontatzen ditu. Ez da zehatz-mehatz nire belaunaldia, baina oso gertuko kontuak iruditu zaizkit: Lizarra-Garazi, su-etenaren amaiera, ilegalizazioa, atxiloketak, torturak... Horiek guztiak bertatik bertara bizi ditugu. Agian, horregatik da liburua horren erakargarria.

Narratzaile-aldaketak, hasieran batez ere, despistatu egin dezake... baina dinamika berehala hartzen da. Ebook formatuan irakurri dut eta zenbat orri falta ziren ikusten ez nuenez... liburua bapatean amaitu delako inpresioarekin geratu naiz. Azkarregi ;-)

Josu Urrutikoetxea, Fernando Alonso Abad: Belaunaldien arteko katebegia (Paperback, Euskara language, Gara) No rating

Fernando Alonso kazetariak Josu Urrutikoetxearen memoria politikoak aletzen ditu, 1960ko hamarkadan ETAn sartu zenetik gaur …

Ongi. Tarte batzuk trinko samarrak iruditu zaizkit baina ongi.

Gustukoa dut "memoria bizia" esakunea. Ez dakit memoriak noiz uzten dion memoria izateari, historia bihurtzeko. Liburuak bietatik ditu: memoria eta historia. Alde horretatik interesgarria da: ekintzak, gogoetak eta iritziak tartekatzen ditu. Ezagunak ez diren detaile batzuk ematen ditu han-hemenka, baina, batez, ere historioaren irakurketa eta gogoeta egiten du.

Kontu pare bat egin zait deigarri:

  • Garai bateko militantzia-moldearen kritika moduko bat antzematen da: militantziak dena betetzen zuen, ez zegoen ezer militantzia ez zenik, ez zegoen ezer (ez familia, ez lagunak, ez zaintzak...) militantziatik harago. Garai bateko lagunak harritu omen dira, han-hemenka besarkadak banatzen ikusten dutenean... lehen ez omen zen horrelakoa. Distantziak distantzia, herri mugimenduetan ere horrela zerbait bizi izan da. Militantzia-moldeak aldatu dira, neurri handi batean, feminismoaren eraginagatik. Liburuan ederki nabaritzen da... kontaketaren tonoa erabat ezberdina da hasieran eta amaieran.
  • Liburuan asko hitz egiten du negoziazio-prozesuei buruz: gatazkak dialogoaren bidez nola konpondu. …