User Profile

Alex Locked account

Alex@paperjale.eus

Joined 3 years, 2 months ago

This link opens in a pop-up window

Alex's books

Currently Reading

2026 Reading Goal

80% complete! Alex has read 16 of 20 books.

Alba Garmendia Castaños: Etxeko leihoak unibertsora (Euskara language, Txalaparta) 4 stars

Utopia eta politika

4 stars

Content warning Kontuz... dezente aurreratzen ditut liburuaren nondik-norakoak

Marikita Tambourine: Bizirik iraun (Euskara language, Maiatz) 4 stars

Erresistentzia-ariketa da gertatatukoa kontatzea

4 stars

Maite dut Iparralde bisitatzea. Urte askoan Xiberoa aldera joan izan dugu sarritan. Garai batean lagun bat genuen Angelun eta hara ere hainbat bisita egin izan diogu... baita hainbat istorio entzun ere. Horren guztiaren oroimena (oroimina) aurkitu dut liburuan. Nola laburtu? "Iparraldeko emazte baten bizipenak, hegoaldeko militante baten ondoan" A... ez dut esan. Marikita Tambourin euskaltzaina da, antropologoa, irakaslea Seaskan, idazlea, feminista, ama... eta duela guti hil den Peixotoren emaztea.

Liburuak asko du diarotik: gertakizunak, pentsamenduak, poesia nahastu egiten ditu. Erraz irakurtzen da, nahiz eta hari linealis ez izan. Memoria-ariketa bat da, gertatutakoa kontatea erresistentzia egiteko manera bat delako. Lorea Agirreren iruzkin baten haritik iritsi nintzen liburura eta , jakin-mina baduzue, onena da iruzkin hori entzutea. Berria egunkariaren Hizlandia podcastean entzun daiteke: www.ivoox.com/lorea-agirre-dorronsoro-marikita-tambourinen-bizirik-iraun-audios-mp3_rf_145351662_1.html Entzun... ez zaizue damutuko!

Maiatz editorialaren lana ere mardula da. Behar baino gutxiago baloratzen dugu. Gogoan dut Maiatz aldizkariaren hainbat ale irakurri izana (andima.armiarma.eus/maia/aurki.htm), baina ez …

reviewed Galbahea by Gotzon Barandiaran

Gotzon Barandiaran: Galbahea (Euskara language, Susa) 5 stars

Hitzen zentzua eta bizitzaren zantzua berreskuratzeko, letrazko galbahe bat eraiki du Gotzon Barandiaranek bere hirugarren …

Nire galbahetik igaroa

5 stars

susa-literatura.eus/liburuak/poes96

Online irakurtzen hasi eta kasik ohartu gabe amaierara iritsi. Audioliburu formatuan entzun, gero. Elkarrizketa batzuk entzun. Badok-en diska entzun. Paperean irakurri. Berriro entzun...

Gotzonen ustez, komeni da liburu kontzeptu baten inguruan antolatzea. Lagungarria da irakurlearentzat eta idazlearentzat... adarretatik ez ibiltzeko. Galbahea da honen kontzeptua.

Galbahea alea eta lastoa bereizteko tramankulua da Iraganean zer baztertu genuen, garena izateko.?Zer galdu genuen, baztertu genuena baztertutakoan?

Hitzak ere galbahetik igaro. Hiztegia oso-osorik galbahetik igaro, hiztegi berri bat asmatzeko, non etorkizunean erabilgarri izango zaizkigun hitzak eta kontzeptuak berreskuratu.

Ama, sufrimenduaren harri-jasotzailea Betiko zela uste genuen... eta joan zen

Eta bai... kamiseta bat egin behar da honekin: Euskalduna izatea ez da aski Euskaldunak izatea ez da asko Euskalduna ez da aske