User Profile

Alex Locked account

Alex@paperjale.eus

Joined 3 years, 1 month ago

This link opens in a pop-up window

Alex's books

Currently Reading

2026 Reading Goal

65% complete! Alex has read 13 of 20 books.

Joseba Gabilondo: Independentziaren dekalogoa (euskara language, Txalaparta) 4 stars

Liburuaren izenburuak esplizituki adierazten duen bezala, nire hamar ipuinek euskal independentzia nola lortu eta, lortutakoan, …

Errealismo alternatiboak

No rating

Oker ez banago Donna Haraway-k "fikzio espekulatiboa" terminoa erabiltzen zuen. Teoria fikzionatu egiten zuen, mundu posibleak asmatzeko. Josebak "errealismo alternatiboak" terminoa erabiltzea nahiago du, baina biek puntu komunak dituzte: balizko etorkizunak esploratu nahi dituzte, etorkizun posiblak, egungo gai kritikoen inguruan oinarrituta, eta horien gaieko arreta erakartzeko. Ipuinetan esploratzen diren ideiak eta kritikak 9. orrian esplizitatzen ditu: faxismoaren hazkundea; feminismoaren eta independentismoaren arteko lotura; migrazioek Euskal Herrira ekarriko dituzten aldaketak; jasatzen ditugun zapalkuntza ekonomikoak, utopiak...

Liburua sailkatzeko zaila da oso; baina bikaina da. Sareetan 2 ipuin gustukoenak zein diren galdetu ohi du Gabilondok. Nik garbi dauka: baten bat hautatzekotan 3 eta 5.

  • "Asesinatos de filólogos vascos" (3). Euskararen jatorriaren misterioaz ari da besteak beste. Euskararen genealogia bastarta eta era berean feminista eta erresistentea imajinatzen du, eta horren inguruan konspirazio geopolitiko bat fikzionatu. Xabi Payak ere halako fikzio bat sortu zuen AHALAKEN podcastean. Igoal hura ere entzutea interesatuko zaizue: guau.eus/s/ahalaken

  • "Ferrante, chatgpt, …

Alba Garmendia Castaños: Etxeko leihoak unibertsora (Euskara language, Txalaparta) 4 stars

Utopia eta politika

4 stars

Content warning Kontuz... dezente aurreratzen ditut liburuaren nondik-norakoak

Marikita Tambourine: Bizirik iraun (Euskara language, Maiatz) 4 stars

Erresistentzia-ariketa da gertatatukoa kontatzea

4 stars

Maite dut Iparralde bisitatzea. Urte askoan Xiberoa aldera joan izan dugu sarritan. Garai batean lagun bat genuen Angelun eta hara ere hainbat bisita egin izan diogu... baita hainbat istorio entzun ere. Horren guztiaren oroimena (oroimina) aurkitu dut liburuan. Nola laburtu? "Iparraldeko emazte baten bizipenak, hegoaldeko militante baten ondoan" A... ez dut esan. Marikita Tambourin euskaltzaina da, antropologoa, irakaslea Seaskan, idazlea, feminista, ama... eta duela guti hil den Peixotoren emaztea.

Liburuak asko du diarotik: gertakizunak, pentsamenduak, poesia nahastu egiten ditu. Erraz irakurtzen da, nahiz eta hari linealis ez izan. Memoria-ariketa bat da, gertatutakoa kontatea erresistentzia egiteko manera bat delako. Lorea Agirreren iruzkin baten haritik iritsi nintzen liburura eta , jakin-mina baduzue, onena da iruzkin hori entzutea. Berria egunkariaren Hizlandia podcastean entzun daiteke: www.ivoox.com/lorea-agirre-dorronsoro-marikita-tambourinen-bizirik-iraun-audios-mp3_rf_145351662_1.html Entzun... ez zaizue damutuko!

Maiatz editorialaren lana ere mardula da. Behar baino gutxiago baloratzen dugu. Gogoan dut Maiatz aldizkariaren hainbat ale irakurri izana (andima.armiarma.eus/maia/aurki.htm), baina ez …