Itzuli
Belarriko kilkerra (Paperback, Euskara language, Elkar) 4 izar

Ahoz kontatu eta belarriz jasotako testuak dira. Norbaitek apartatu ditu eguneroko bizitzako gertakari-sailetik eta gorde …

Ez da niretzat

3 izar

Onartu behar dut ipuin-liburuak ez direla nire gustukoenak izaten eta @elegose@mastodon.eus-en irakurri izan ez banu, seguruenik ez nukeela irakurriko. Liburu hau bere horretan ipuin-liburu gisa sailkatuko ez banu ere, anekdotaz beteriko istorio ugari aurkezten ditu, gai-multzo desberdinetan antolatuak, eta gai komunak jorratzen dituzten arren, elkarren artean loturarik ez dutenak. Liburu hau irakurtzen ari nintzela, Gabonetako afari bat imajinatzen nuen, bereziki nire gustukoa ez den jai bat. Hala ere, onartzen dut afari horiek batzuetan irribarre bat edo beste ateratzen didatela, istorio hauetakoren bat bezala. Hala ere, hori ez da nahikoa izan irakurketaz erabat disfrutatzeko.

Hori bai, azpimarratu behar dut idazteko modua oso berezia eta aintzat hartzeko modukoa dela, nire uste apalean.