Itzuli
Las redes son nuestras (Paperback, Consonni) 5 izar

Internet era nuestra. Nos la robaron entre quienes viven de extraer nuestros datos personales y …

Oso gomendagarria

5 izar

Liburu honen bertute handienetako bat edozein irakurlerentzat eskuragarri izatea da. Ez da beharrezkoa aldez aurretik interneti edo sareei buruzko ezagutzarik izatea, idazleak transmititzen duen mezu erabat politikoa ulertzeko. Arlo tekniko-politiko horretan esperientzia dugun pertsonok (Martak liburuan aurkeztutako adibide asko lehen pertsonan bizi genituelako edo haietako beste batzuk eraikitzen jarraitzen dugulako), eduki bereziki gozagarria aurkituko dugu eta, zergatik ez aipatu, agian nostalgiko jartzeko modukoa ere bai. Hobe ez.

Liburua oso interesgarria da, batez ere azken zatian, non gaur egungo proiektu ukigarriak deskribatzen diren, hala nola fedibertsoa (Abaraskak kudeatutako instantzia hau ere, adibide bikaina izan liteke). Bi gogoeta bereziki probokatzaileak suertatu zaizkit: lehenik, internet hiru aldiz lapurtu digutela esatea. Ez dakit zehazki hiru izan ote ziren edo gehiago izan diren, baina egia esan, EAEn sarearen lapurreta fisiko bat ere jasan genuen, beraz denbora asko egon naiz horren inguruan hausnartzen. Sakonki pentsarazi didan bigarren gogoeta software librearen gobernantza-ereduari buruzkoa da. Hau eztabaida bizia da gutako askorentzat, software libreko proiektuetan lan egiten dugunontzat, baina zoritxarrez ez guztientzat. Erabat ados nago gobernantza-eredu demokratikoak imajinatzea funtsezkoa dela komunitate horietan; izan ere, horietako batzuk ez dira onartu nahi genukeen bezain demokratikoak, Martak planteatzen dituen parametroetan aztertuz gero.

Laburbilduz, liburu honek interneten egungo egoerari buruzko ikuspegi argia eta ondo argumentatua eskaintzen du, eta dagoeneko irudikatzen, borrokatzen eta sarea aldatzen ari diren proposamenak argitara ekartzen ditu.

Guzti hori interesgarria iruditzen bazaizu, liburu hau zuretzat da.