Itzuli

(e)k Amaia Apalauza Ollo (itzultzailea)(r)en Gerezi-denbora kritika egin du

Gerezi-denbora (Paperback, Euskara language, Consonni) 3 izar

Natàlia Miralpeix, liburun honetako protagonista, bere hirira itzuli da, 1974ko Bartzelonara, Frantzian eta Ingalaterran hamabi …

Kantatuko dugularik, gerezien denboran...

3 izar

Tarteka kostatu zait irakurtzea. Agian eskolan irakurtzeko agintzen ziguten hainbat libururen traza hartu diodalako, malenkoniotsuegia iruditu zaidalako, edo, besterik gabe, kontzentrazeko zailtasunak izan ditudalako. Familia baten kronika omen da liburua, edo hobe esanda, garai baten kronika: demoniozo trantsizioarena, alegia. Ez dakit zergatik ;-) baina, grisen kargaren pasartea azpimarratu nuen:

“Poliziek furfuriaz banatu zuten egurra, tai gabe, beti toki berean, haien aurre-aurrean hain justu. Begiak atera beharrean zeuzkaten, aurpegiak gris ilun –uniformeen islagatik, akaso–, begi-niniak gorri, hortzak estu, begirada galdurik, eta itsu-itsuan ari ziren kolpeka, pizti amarratuen gisara, edo luzaroan gatibu egon ondoren aske utzitako txakurren gisara”.

Kontxo… esango nuke Montserratek benetan ezagutu duela karga bat edo beste ;-)

Esperimentu txiki bat egin dut. Katalanez bada bertsio bat katalan errazean (ikasleentzat edo irakurtzeko zailtasuna dutenentzat). Bertsio horren audio-liburua ere bada. Librean entzun daiteke hemen: www.lecturafacil.net/media/resources/El_temps_de_les_cireres_master.mp3

Entzuketa eta irakurketa tartekatu ditut: batzuetan lehen entzun eta gero irakurri eta beste batzuetan alderantziz. Katalana praktikatzeko modu bat izan da. Ongi. Interesgarria… baina igoal liburutik despistatu nau.

Adierazgarria da googlen gerezi-denbora hainbat hizkuntzatan jartzean zenbat erreferentzia agertzen diren… 3-4 liburu (euskaraz bada beste liburu bat –Mujika Iraolarena– izen berarekin), diska baten izena, pastoral bat, baina… beste ezeren gainetik, Jean-Baptiste Clémenten Le temps des cerises kantua.

Gerezi-denbora amodio-poema bat omen zen jatorrian, gerora Parisko Komunaren elegia bihurtu bazen ere. Horrek kutsu berezia ematen dio. Hainbat metafora berresanguratu eta zentzu berria hartu dute. Gerezi-denbora utopia hezurmamitu deneko denbora da:

-Gereziak loratzen direneko denbora ederra da, baina… laburra. -Gerezi-denbora ederra da, baina… han ere maitaminez sufrituko duten pertsonak egongo dira.

Euskaraz Pier Paul Berzaitzek kantatzen du: www.youtube.com/watch?v=z5-qUBlIR8Q